Kupela taldea horain dela 13 urte sortu zen, talde ezaguna da eta gaur egun hainbat kontzertu ematen ditu Euskal Herrian. Bere partaideak Xabier Alberdi "Zabale", Juan Ezenarro "Berastegi" eta Angel Larrañaga dira.
XABIER ALBERDI "ZABALE" JUAN EZENARRO "BERASTEGUI" ANGEL LARRAÑAGA
XABIER ALBERDI "ZABALE" JUAN EZENARRO "BERASTEGUI" ANGEL LARRAÑAGA
Xabier Alberdi "Zabale" 1955.urtean jaioa. Txikitatik gustatu izan zaio Euskal musika nahiz eta gaztetetan pandero jolea izan, horain berriz esku soinua jotzen du Kupela taldean.
Bere familiatik datorkio afizio hori, aitak eta aitonak panderoa jotzen baitzuten. |
Juan Ezenarro Salegi "Berastegi" 1942an jaioa. Juanek dio bere aita zanarekin hasi zela erromerietara joaten, eta bere gurasoen urrezko ezteietan berak 12 urte zituela, Madarixa Txikiarekin batera astindu zuela aurreneko aldiz panderoa jendeartean. Geroztik baten eta bestean omen dabil batzutan panderoa eta beste batzuetan bateria jotzen. Hainbat soinujolerekin ibilia da panderoa jotzen eta azken urtetan gehiena Kupela taldearekin omen dabil han eta hemen bateria jotzen.
|
Angel Larrañaga 1951an Azpeitian jaio eta hezitako pandero jolea da. Gaztetatik hasi zen perkusiozko instrumentuekin eta gaur egun Kupela taldeko panderista eta ahotsa da.
Berak dioenez oso gustura ibili da urte hauetan Kupela taldean eta jarraitzeko asmotan dago. |